ES | EU | EN
Gobierno Vasco

4.DBH-ko ikasleak Mondragon unibertsitatea.ZIENTZIA ASTEA

Azaroaren 9-an 4.DBH-ko fisika-kimikako ikasleak Mondragon unibertsitateak (Galarretan) antolatutako zientzia astean parte hartu zuten eta hainbat experimentu ikusteko aukera izan zuten. 

Gehiena gustatu zitzaiena, magnesioaren sua izan zen.

Passion for knowledge ekitaldia

Irailaren30ean 2. batxilergoko ikasle batzuk parte hartu zuten Passion for knowledge ekitaldiaren barruan antolatzen diren topaketetan. Ikasleek Dudley HERSBACH ikerlariarekin egoteko aukera izan zuten. (Dudley Herschbach kimikako Nobel Saria 1986)

3.DBHkoak BERTIZen - eskalada - cainoning

Gaur 3.DBHko ikasle batzuk Bertizen eskalada, rappela eta cainoning aritu dira. Bihar, besteak joango dira... Egun ona pasa dugu hartu beharreko zihurtasun neurriak ikasiz eta beldurrei aurre eginez

Argazki gehiago hemen

Cuzcurrita

Cuzcurritan (La Riojan) Mahastiaren kultura eta ardoaren elaborazioan burutzen diren prozesu desberdinak ezagutu ditugu, bertakoen  azalpenaren laguntzaz eta baita  usaimenaren eta dastaketaren bitartez. Irteera borobiltzeko Cuzcurritako Plaza Nagusian dagoen barroko estiloko San Miguel eliza ederra bisitatu ondoren herritik 2 kilometrotara dagoen Sorejanako ama birginaren ermita erromanikoan ere egon ginen. Ondoren bertako jatetxean benetako Errioxako menua jan genuen!