ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Oihana Kortazar: hitzaldia 4. DBHko ikasleekin

Atzo, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean. 4 DBH ko ikasleek Oihana Kortazar mendi lasterketetako munduko eta europako txapelduna izandakoaren hitzaldia izan zuten. Kirol minoritarioak, emakumea eta kirola batzen dituen hitzaldi interesgarri bat eskeini zuen, bere esperientzia eta argazki bikainak partekatu zituelarik.

BATXILERGOKO IKASLEAK ELGETAN

Aurreko ostiralean otsailaren 26ean Elgetan izan ginen Batxilergo 1go mailako Historia Garaikideko Historiako ikasleekin. Hasieran Kafe Antzokian bideo bat eta erakusketa gidatua jaso genuen eta ondoren Intxorta mendira abiatu ginen. Bertan gerra zibileko gertaera eta ingurua ezagutzeko aukera izan genuen,  lubakiak , bestelako babeslekuak armak, etab. Oso baliagarria izan zen gerra zibilak Euskal Herrian izan zuen ondorioaz jabetzeko. Benetan aberasgarria izan zen txangoa eta eman zizkiguten adierazpenak!!

Itzultzailea ikastetxera

Itzultzailea ikastetxera programaren barruan, otsailaren 25ean, Biteri kultur etxean Koro Navarro itzultzailearekin solasean aritu ziren Literatura Unibertsaleko ikasleak (1 eta 2. Batxilergokoak).

E.A.Poeren Kontakizunak itzuli ditu Koro Navarrok, beste liburu askoren artean eta hori izan zuen gaia. 
Ikasleek bere lanbideaz eta lan sistemaz galdera ugari egin zizkioten. Pozik eta gustura erantzun zituen denak.

La Arboleda

Batxilergoko 2. Mailako ikasleak Geografia, Historia eta Filosofiako ikasgaietan Bizkaiko industrializazioaren ondorioak lantzen  aritu dira.  Proiektuari bukaera emateko urtarrilaren 11an  Trianoko mendietara eta La Arboledara  joan ginen,  bertatik bertara  ikasitakoa bisita gidatu baten  bidez gaia sakontzeko. Irteera benetan interesgarria, gozatu genuen!