ES | EU | EN
Gobierno Vasco

SARRERA


Hernani BHIko Gela Egonkorra 2017-2018 ikasturtean ireki da. Gipuzkoa mailan DBHn Gela Egonkor publiko gutxi batzuk daude eta Hernanikoa da aurten ireki denetako bat. Horregatik, bertan Hernaniko eta bere inguruko herrietako (Andoain, Billabona...) ikasleak hartzen ditu.

 

GELA EGONKORRA:


Gela Egonkorra garapenean asaldurak dituzten ikaseentzako gela da. Bertan, ikasle bakoitzak dituen premien araberako laguntza jasotzen du.

Gela honetan aritzen diren espezialisten perfila honakoa da:

 

  • Pedagogia terapeutikoko bi irakasle.
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat gutxienez.
  • Haurren beharren arabera, logopeda eta fisioterapeuta.

Ikasleak 12 urtetik 16 urte bitartera egon daitezke Gela Egonkorrean. Gela Egonkorreko ratioa 5 ikaslekoa da eta gela honek material eta ekipamendu berezia behar du.

Bertako helburu nagusia ikasleei ikaskuntza funtzionalak eskaintzea eta autonomia garatzen laguntzea da etorkizunean ahalik eta autonomoen izaten ikasteko.