ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Jangela

A.- EGUTEGIA

Institutuko jangela zerbitzua zabalik dago ikasturte osoan eta ikasturteko egutegiarekin bat dator.

B.- PREZIOAK

  • OHIKO IKASLEAK (GARRAIO DIRU LAGUNTZA JASOTZEN EZ DUTENAK)

URRITIK MAIATZERA

LUZEA (bost egunetan): 83,38 € hilero

MOTZA (astelehena,asteartea,osteguna): 49,45 € hilero

Horrela eguneko ateratzen den prezioa 4,60 €-koa da

IRAILA ETA EKAINA

Hilabeteak dituen klase egunen arabera ordainduko da

Ikaslea gaixo dagoelako  ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 7.egunetik aurrera, baina itzuliko zaien dirua ordaintzen dutenaren &percent;50 izango da.Beti ere aldez aurretik abisatzen baduzue.

  • GARRAIO DIRU LAGUNTZA JASOTZEN DUTEN IKASLEAK

 PREZIOA: 3,30 € eguneko

Baldintzak betetzen dituzten ikasle garraiatuei maiatzean itzuliko zaie zor zaien diru kopurua.

 
C.- LEHENTASUNAK

Jantokiko plazak honako lehentasun hauen arabera esleituko dira:
- Garraiatutako ikasleak
- Gainerako ikasleak (gazteenek lehentasuna izango dute)

 

D.- MENUA

Hiru hilabete hauen menua ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen: MENUA

Menua: Eusko Jaurlaritzak onartua da eta hiru hilero bidaltzen ditu AUZO LAGUN enpresak honako irizpideei jarraiki:

Elikadura orekatua
Oinarrizko jakiek (barazki, lekale, arrain,...) garrantzi handia dute gure menuetan. Bigarren platerek goarnizio eta saltsa desberdinak izaten dituzte, ez beti patata frijitu edota tomate-saltsa. Eta postreetan fruta eta esnekiak txandakatzen dira.

Garbitasuna
Berebiziko garrantzia ematen diogu atal honi; jakien egoera ona, jangela eta tresnen garbitasuna bereziki zaintzen ditugu.

Begiraleak
Jangelako zerbitzua zaintzeko zenbait begirale izaten dira jangelan. Bestalde, ikasleak eguerdietan zaintzen dituzte, baita jangelan ez daudenean ere.

Dieta bereziak
Elikagai batzuekiko (glutena, laktosa,...) intolerantzia duten ikasleei menua egokitzen zaie, baita erlijio sinismenak direla eta zenbait jaki jan ezin dituzten ikasleei ere.

Dieta berezia eskatu nahi duen ikasleak medikuaren txostena eta bazkaltiarraren fitxa bete beharko ditu

 

E.- ANTOLAKETA

Jangela zerbitzua Santa Barbarako eraikinean eskainiko da eta maila bakoitzak txanda eta jangela desberdinetan bazkalduko du.

DBH 1ekoak lehen txandan: 13:40an

DBH 2koak bigarren txandan: 13:40an

DBH 3koak lehen txandan: 13:00etan

DBH4koak bigarren txandan: 13:00etan

Asteazken eta ostiraletan txanda bakarrean eta jangela berean bazkaltzen dute guztiek 14:10ean hain zuzen ere.

* Oharra: Egun solteetan ezin da zerbitzurik erabili. Ikasleak jangelan izena ematean urte osorako konpromisoa hartuko du. Bost egunetan edo hiru egunetan geratzeko aukera dutelarik.

F.- ARAUTEGIA – ARDURADUNEN FUNTZIOAK

JANGELAKO ARAUDIA

 

- Jangela garaian ikastolako arautegia errespetatu behar da

- Bi txanda egingo dira:

. Lehenengo txandakoak ordu-batean sartuko dira

. Bigarren txandakoak 13:40tan sartuko dira.

     - Mahai bakoitzean arduradun bat egongo da, egunero aldatuz.

 

Arduradunaren funtzioak

- Janaria mahaira eraman

- Mahaia jaso eta garbitu

- Beste mahaikideek ez dute altxa behar

 

ARAU OROKORRAK

- Sartu- irteerak lasai egingo ditugu janaria hartzeko txandaK errespetatuz

- Plater bakoitzetik gutxienez burruntzakada bat hartu behar da

- Lasai bazkaldu eta ez ozen  hitz egin

- Begiraleak eta mahaikideak errespetatu behar dira

- Kanpora ezin da janaririk eraman

- Platerak, kubiertok, zaborrak….mahai gainean txukundu, ondoren arduradunak jaso ahal izateko

- Jangelan ezin da ez musika tresnarik ezta mugikorrik ere  erabili

- Eguerdiko eremua: aterpea, kanpoko pistak,  eta gela txikia  edo modulua dira. Geletara ezin da igo.

- Ikastetxeko eremutik atera behar izanez gero, jangelako arduradunari eskatu behar zaio baimena.

- Eskolara etorri arren, jangelan gelditu behar ez badira gurasoen baimen idatzia ekarri beharko dute.

- Norbaitek jangelako arauak errespetatzen ez baditu neurri  zuzentzaile egokienak hartuko dira.

 

    Neurri zuzentzaileak

- Ikasleak arauak errespetatzen ez baditu, jangelako arduradunak bere tutoreari adieraziko dio gertatutakoa. Arduradunak etxera deituko du horren berri emateko.

- Ikasle berak bigarren aldiz jangelako arauak errespetatzen ez baditu, bi egunetarako (gehiagorako edo gutxiagorako ere izan daiteke) etxera bazkaltzera bidaliko da. Jangelako arduradunak momentuan etxera deituko du gertatutakoa adierazteko,  hurrengo bi egunetan (jangela egunak) kaleratuta izan dela jakin dezaten. Arduradunak tutoreari adieraziko dio gertatutakoa.