ES | EU | EN
Gobierno Vasco

SARE_HEZKUNTZA gelan

 

Hernani BHI ikastetxearen bateratze prozesuaren ondoren, 2013. urtean eta 2 urteko lanaren ondorioz, Hezkuntza Proiektua onartu zuen Eskola Komunitateak. Horrek finkatu zituen ikastetxe berriaren asmoak eta definitu zuen bere izaera eta eginkizuna. Hezkuntza proiektuan jasotakoak gauzatzeko, zuzendaritza berriak bideratuta, 2013-2017 aldirako finkatu eta onartu ziren ildo estrategikoak. Horietan markatzen dira ikastetxe berriaren proiektua garatzeko bete beharreko zenbait egitasmo, tartean Ikastetxeko Curriculum Proiektua lantzea.

Honetarako, prozesu honetan, 2013ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzetan oinarrituta eta egindako Hobekuntza Planean ere, “Hobekuntza saretzen” Prestakuntza Proiektua aurkeztu zen 14-15 ikasturterako, hobekuntzarako esparruetan  modu eraginkorrean urratsak egiteko.

Ibilbide honetan, IKTek beti garrantzi handia izan dute. Ikastetxearen ezaugarrek, adib., tamainak, emandako eskaintza zabalak eta eraikuntza ezberdinen kokapenak asko baldintzatzen baitzuten. Hernani BHI ikastetxeak IKT ikastetxeetako teknologia heldutasuneko eredua proiektuan parte-hartu du urte hauetan eta 2013-14 ikasturtean erdi maila lortu ondoren, goi maila lortzeko prozesuan kokatzen gara une honetan; 2015-16 ikasturtean aurkeztuko da ikastetxea goi maila ziurtatzeko.

Baina honekin batera, hurrengo ikasturteetara ikastetxeak beste pausu bat eman nahi du. Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen modura, “proiektu honen xede nagusia horrelako ikasleak  eta hiritarrak garatzen laguntzea izango da, hau da, ikasle autonomoak, beren ikaste prozesuaren jabe, auto-ebaluatzeko gai, hobekuntzara orientatuak, taldean lanean dakitenak, balio estetikoekiko sentsibleak,  eta ekintzaileak, eskolako Hezkuntza Proiektuan jasota ditugun balio eta asmoak (hezkidetza, eleaniztasuna, inklusibitatea…) bereak egingo dituztenak.

Gaitasun horiek garatzeko ikasleari protagonismoa ematen dioten metodologietan  oinarritu beharko dugu gure lana. Helburu orokor hori gauzatzeko datozen urteetan, irakasleon prestakuntzan  eta eguneroko praktikan  landu behar ditugun esparru nagusien definiziotik abiatuko gara.

  • Inguru fisikoa
  • Metodologia aktiboak
  • Lan kooperatiboa
  • Pentsamenduaren kultura
  • Ebaluazioa
  • IKT edo proiektu honetara hobeto definitu daiteken bezala: IET, hau da, ikaskuntzaren eta ezagutzaren teknologiak.

 

Eta hor kokatzen dugu Sare Hezkuntza proiektua. Datozen ikasturtetan aldaketa metodologiko eta pedagogikoa bultzatu nahi badugu ikastetxean orain arteko lanari jarraipena emanez, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu. Uste dugu proiektu honek orain arte  IKT Heldutasun Teknologikorako Maila proiektuan egindako lanari jarraipena emango diola eta eman beharreko aldaketa sakonetan lagunduko duela.

Proiektua aurrera eraman ahal izateko pertsonak eta baliabide teknologikoak jarri beharko ditu hezkuntza komunitateak. Proiektuko koordinatzaile bat egongo da, Karlos Sukunza baina egitura berri bat izango “Kabia” foroa (berrikuntza eta metodologiak foroa), planifikazioan, lanen jarraipenean eta ebaluazioan lagunduko duena.

Baliabide digitalei dagokionez, proiektua aurrera eramateko, DBHko 1. Eta 2. Mailetan geletako proiektorea, arbel digitala,  irakaslearen ordenagailua eta ikasleen Eskola 2.0 eramangarriak erabiliko dira.

DBH 3. eta 4. eta BATX-n aldiz IKT I, II, III eta IV gelak erreserbatu ahal izango dira programazioetan adierazitako beharren arabera (Calendar GoogleApps erreminta, erabiltzen da horretarako).

Hala ere, esan beharra dago, honelako berrikuntza pedagogikoari benetako garrantzia eta etekina ateratzeko, azpiegiturak eguneratua egon behar dutela eta irakaslegoari lagundu egin behar zaiola. Ez dugu nahi azpiegitura zaharkitu bat dela-eta, eskaini nahi dugun hezkuntza eredu pedagogikoa behar bezain arrakastatsua ez izatea (gaur egun zenbait irakaslek adierazi izan duen modura: ez dute erabiltzen ekipoen egoera dela eta).

 

Proiektuaren lehen pausuak ematen hasiak gara (IKT heldutasun ereduak markatuta ere) mintegi guztietan eragina izango du. Ikastetxea web-gunea berritze prozesuan dago, GoogleApps erabileran bultzada handia eman da eta horren harira, mintegi bakoitzak Site bat dauka non erabliko dituen baliabideak bertan antolatzen joan(go) da komunitatearen esku jartzeko. Proiektuan aurreikusten dira bi lan ildo material digitalaren ekoizpenaren inguruan: norberak ekoiztuko duena eta bestetik, eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu, jadanik sortuta dauden materialen azterketa/antolaketa; adib., AGREGA, PROCOMUN, IKASTEA, IRALE... eta hauen garapen osoa ikastetxeako proiektuari jarraituz (espazioen kudeaketa, metodologia aktiboak, ebaluazioa,...).

Aurretik aipatu den bezala ikastetxeak GOOGLE APPS hezkuntzarako aplikazioak erabiltzen ditu (gmail, calendar, drive, sites, classroom,...) bai irakasleekin bai ikasleekin ere. MOODLE plataforma ere badu. Beraz, lortutako materaial ekoizpena aurkezteko ondo prestatuta gaudela uste dugu.

Proiektua hezkuntza hezkuntza komunitatera hedatzeko erabiliko ditugun bideak honako hauek dira, alde batetik, ikastetxeko barne-egiturek bermatzen dutena (irakasle, ikasle eta familien parte hartzea bermatzen dutenak): Eskola kontseilua, Klaustroa, Batzorde Pedagogikoa, IKT batzordea, mintegiak (hauen barruan lehendik aipatutako “Kabia” mintegia, talde eragilea, berritzeguneak...), eta bestetik, gizarteari begira, proiektuaren berri emateko ikastetxeko webgunea (honetatik iritsi ahal izango modu irekian jarriko diren eta proiektuen berri emango duten weborri, blog, site,...-etara) eta sare sozialak, twitterren ikastetxeak duen erabiltzailearen bitartez (@Hernanibhi).

 

Ikastetxeak IKT-en maila ertaina edo heldutasun maila lortu zuen pasa den ikasturtean. Hau abiapuntu izanda, datorren 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan ikastetxeko irakaslegoaren prestakuntza teknologikoen beharren diagnostikoa egiteko, galdeketa bat pasako diegu irakasleei  gaitasun digitalaren autodiagnostiko bat egin ahal izateko (Ikanos).

Dena den hurrengo arloetan dagoeneko formazio beharra aurreikusten dugu:

  • Moodle
  • Google aplikazioak
  • Autore tresnak
  • Arbel digitalaren erabilera
  • Geogebra
  • Mapa kontzeptualak sortzeko aplikazioak
  • Orokorrean, lan kooperatiboa, metodologia aktiboak, ebaluazioa,... garatzeko beharrezkoak direnak.

 

Aurreko puntutan adierazi den bezala Sare_Hezkuntza programa ikastetxeko beste programekin batera eraman ahal izateko mintegietan lana egingo da eta mintegien arteko lan koordinatuan “Kabia” foroak lagunduko du. Epe luzeago batera aurreikusten da ikastetxeko kide guztien parte hartzea honelako proiektuetan.

“Kabia” foroaren helburuetako bat irakaslegoarentzako PLE bat sortzeko laguntza gune bat sortzea da. Hau da, ikastetxean bertan sortutako baliabide (proiektuak) edo kanpotik jasotako praktika onak deritzon proiektuen berri emateko sortuko da gune bat. Honetaz gain, berritzeguneko arduradunekin komunikazio zuzena aurreikusten da.

 

Ikasle eta familiei dagokionez, dagokien erabiltzaile eta plataformen erabilera inguruan aurreikuspenak betetzen direla ziurtatu beharko litzateke (Moodle, Google Apps eta Inika).