ES | EU | EN
Gobierno Vasco

C:\Users\ik013012aa\Desktop\irakasleak\lorezaintza4.jpg

 

C:\Users\ik013012aa\Desktop\irakasleak\sukaldaritza2.jpg

Hernani BHIko ZIG gela 2917-2018 ikasturtean ireki da. Bertan, Hernaniko eta bere inguruko herrietako (Lasarte, Zizurkil,...) ikasleak hartzen ditu.

16 urtetik 20 urte bitarteko ikasleak egoten dira. ZIG gelako ratioa 10 ikaslekoa da, eta aurtengo ikasturtean bederatzi ikasle daude.


ZIG GELA:


Zereginetan ikasteko Gela, garapenean asaldurak dituzten ikasleentzako gela da. Bertan, ikasle bakoitzak dituen premien arberako laguntza jasotzen du.

Gela honetan aritzen diren profesionalen profila honakoa da:

Pedagogia terapeutikoko irakasle bat.

Gizartearentzako zerbitzuetako irakasle bat.

Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat, gutxienez.

Ikasleen beharren arabera, terapeuta okupazionala eta fisioterapeuta.



ZIG gelako helburu nagusia, ikasleari etorkizunean era autonomo batean bizi ahal izateko erreminta desberdinak garatzen laguntzea da.


Horretarako arlo hauek lantzen ditugu:

Arlo akademikoa: oinarrizko ezagutzak.

Arlo profesionala. Tailer desberdinak: sukaldaritza, lorezaintza, zurgintza, eskulanak,...


Hau guztiaz gain, ikasleak gela arruntetan txertatzen saiatzen gara, bakoitzaren ezaugarri eta nahiak kontuan hartuz.

C:\Users\ik013012aa\Desktop\irakasleak\eskulanak1.jpg